Páginas

martes, 15 de mayo de 2012

Bukatu da oraingoz.





Iritsi da orain dela zortzi hilabete hasi genuen kurtsoaren bukaera. Orain pilak betetzera eta udaraz gozatzera. Bueltan gogoekin hasteko eta dugun onena emateko prest. Bideo bat uzten dizuet, gozatu udaraz.

viernes, 23 de marzo de 2012

Neutraltasuna edo beligerantzia?


Ondorengo lerroetan hezkuntza barruko neutraltasunaz edo beligerantziaz hitz egingo dut. Hezkuntza formalaren barruan balore asko transmititzen dira egunerokotasunean, askotan konturatu ere egin gabe, baina hala gertatzen da. Baina kontua zera da, transmititzen diren balore hauek zer izan behar dute guztiz neutroak hala guk defenditzen ditugun ideiak irmotasunez mantendu behar ditugu?

Klase batean hogei haurrekin topatuko gara kasu gehienetan eta haur bakoitza mundu bat dela hartu behar dugu kontuan. Haur bakoitzak etxean gauza desberdinak ikusiko ditu, beraz, baloreak eta abar desberdinak izango dira haur batetik bestera. Begi bistaz ikus ez daitekeen zerbait da, beraz, pertsonalki kontu handiz ibiliko nintzateke. Zer esan eta zer ez bi aldiz pentsatuta arituko nintzateke. Beraz, esan dezaket neutraltasunaren alde nagoela.
Alde batetik, gizarte batean ezin genezake esan denok iritzi bera dugula gai baten inguruan, iritziak oso anitzak baitira gizarte berdinean bizi arren. Bestalde, immigrazioa dela eta, geroz eta arruntagoa da herrialde batean kultura desberdinetako pertsonak aurkitzea. Behin eta berriz errepikatu digute gizartean gertatzen diren aldaketak hezkuntzan duela eragin zuzena, beraz, guzti hau ikusita, gelako haurren gelaz kanpoko ingurugiroa oso anitza izango da.
Guzti hau kontutan hartuta neutrala izatea izango litzateke egokiena,  baina lortzen erreza izan eza arren gure egitekoa da, baita haurrei ikustaraztea munduko pertsona bakoitzak ikuspuntu desberdinak dituela. Izan ere, gelan gatazkaren bat egongo balitz ondoko adiskidea errespetatzen ikastea ere ez litzateke batere gaizki egongo.

Hezkuntza, kultura, gizarteratzea.

Hiru hitz hauen inguruan pentsatzen hastean ez nintzateke ausartuko definizio zehatz bat ematen. Oso zabalak diren hitzak dira eta ikuspuntu desberdinetatik begiratu daitezkeenak, beraz, pertsona batetik bestera alde nabarmenak izango dira hitz hauen inguruan aritzen bagara. Gogoan dut lehenengo lauhilabetekoan, soziologiako irakasgaian, kultura hitza definitzeko eskatu zigutenean hasiera batean ez genekiela zer erantzun. Erantzunak entzuterako orduan konturatu nintzen definizio anitzak zeudela. Berdin gertatu zen, beste irakasgai  batean hezkuntza definitzeko eskatu zigunean.
Hasteko, hezkuntza, nire ustez, jaiotzen garen unetik jasotzen hasten garen zerbait da. Horregatik uste dut hiru hitz hauetatik garrantzitsuena dela. Balorerik gabe jaiotzen gara, beraz, hezkuntza umeari zenbait balore transmititzeaz arduratzen da. Adibidez, haurra pixkanaka konturatzen da zer dagoen gaizki eta zer ez. Bestalde, hiru eremutan jaso daiteke hezkuntza: familian (informala), eskolan (formala) eta ikastolaz kanpoko erakundeetan (ez-formala). Lehenik jasotzen hasten duguna informala da, hau da, familiaren baitan jasotzen dena. Nire ustez hurrengo  bi terminoak honako termino honek baldintzatzen ditu.
            Kultura gizarte orok duen berezitasuna da. Kultura bakoitzak bere ideia, ohiturak, baloreak eta abar ditu, beraz, oso anitza izan daitekeen zerbait da. Segun eta zer gizartetan jaiotzen garen portaera bat edo beste bat izango dugu.Adibidez, ez da berdina Afrikan jaiotzea edo estatu batuetan. Hezkuntza gizarte horretako baloreen araberakoa izango da, hau da, kulturak eragin handia du hezkuntza transmititzerako orduan. Adibidez, Espainiako haur bati korrokada edukazio txarrekoa dela erakutsiko diote, Afrikako zenbait herrialdeetako haur bati berriz, edukazio onekoa dela esango diote.
            Bukatzeko  ume guztientzat oinarrizko den zerbait dela gizarteratzea uste dut. Haur guztiak gizarte bateko partaide izatera pasatzen hasi behar dira jaiotzaren unetik. Beharrezkoa da, izan ere, jaiotzean ez badute inor inguruan ezingo dira aurrera atera eta etorkizunean ere gizartearen beharra ere izango dute. Haurrari ez bazaizkio baloreak eta abar transmititzen ezin izango du gizarte horretako partaide izatera pasatu, beraz, aurreko bi terminoak oinarri dira termino honentzat. 
 
            Ondorio moduan esan, hiru termino hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkidala eta ez nukeela bat ere baztertuko, izan ere, hirurak elkarlanean egotea oso beharrezkoa da haurra ahalik eta etorkizun hobea izateko, baita oraina zoriontsua izateko ere.

viernes, 3 de febrero de 2012

Zein eremutan arituko naiz?

Zein eremutan ibiliko naizen pentsatzen jartzean oso zail egiten zait erantzun zehatz bat ematea. Ezin dut esan nahiago dudala eremu formalean ibiltzea eremu ez-formalean baino, ezta alderantziz ere.

Esperientzi desberdinak bizitzea gustoko duen pertsona bat naiz, beraz, probatzea da kontua. Egia da eremu formala erosoago suertatu daitekeela, izan ere, sistematizatuagoa dago eta curriculum zehatz bat jarraitzen da, baina garrantzitsua da esatea ez dela curriculum bat jarraitzea soilik. Horregatik, eremu ez-formala irekiagoa suertatu daiteke pertsonei hezkuntza ematerako orduan.

Hala ere, uste dut eremu formalean egiteko asko dagoela eta nire burua han kokatuko nuke gehienbat. Izan ere, hemen pasatzen du haurrak denboraren parte handiena eta bertan emango dudala ahal dudan guztia uste dut. Pertsonalki, haur hezkuntzako etapaz, oso oroitzapen onak ditut eta nik ere, ikasle bezala izango ditudan haurrek, bere etapa honetaz oroitzapen onak izatea nahiko nuke. Hala ere, esan dudan bezala ez dizkiot eremu ez-formalari ateak ixten.

Aurkezpena

Haur hezkuntzako ikaslea naiz eta egingo dugun ibilbidea hemen idazteko asmoz sortu dut blog hau. Gogotsu hasi nuen kurtsoa eta oraindik asko dut ibiltzeko, beraz, pixkanaka joango naiz blog hau osatzen.