Páginas

viernes, 23 de marzo de 2012

Neutraltasuna edo beligerantzia?


Ondorengo lerroetan hezkuntza barruko neutraltasunaz edo beligerantziaz hitz egingo dut. Hezkuntza formalaren barruan balore asko transmititzen dira egunerokotasunean, askotan konturatu ere egin gabe, baina hala gertatzen da. Baina kontua zera da, transmititzen diren balore hauek zer izan behar dute guztiz neutroak hala guk defenditzen ditugun ideiak irmotasunez mantendu behar ditugu?

Klase batean hogei haurrekin topatuko gara kasu gehienetan eta haur bakoitza mundu bat dela hartu behar dugu kontuan. Haur bakoitzak etxean gauza desberdinak ikusiko ditu, beraz, baloreak eta abar desberdinak izango dira haur batetik bestera. Begi bistaz ikus ez daitekeen zerbait da, beraz, pertsonalki kontu handiz ibiliko nintzateke. Zer esan eta zer ez bi aldiz pentsatuta arituko nintzateke. Beraz, esan dezaket neutraltasunaren alde nagoela.
Alde batetik, gizarte batean ezin genezake esan denok iritzi bera dugula gai baten inguruan, iritziak oso anitzak baitira gizarte berdinean bizi arren. Bestalde, immigrazioa dela eta, geroz eta arruntagoa da herrialde batean kultura desberdinetako pertsonak aurkitzea. Behin eta berriz errepikatu digute gizartean gertatzen diren aldaketak hezkuntzan duela eragin zuzena, beraz, guzti hau ikusita, gelako haurren gelaz kanpoko ingurugiroa oso anitza izango da.
Guzti hau kontutan hartuta neutrala izatea izango litzateke egokiena,  baina lortzen erreza izan eza arren gure egitekoa da, baita haurrei ikustaraztea munduko pertsona bakoitzak ikuspuntu desberdinak dituela. Izan ere, gelan gatazkaren bat egongo balitz ondoko adiskidea errespetatzen ikastea ere ez litzateke batere gaizki egongo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario