Hiru hitz hauen inguruan pentsatzen hastean ez
nintzateke ausartuko definizio zehatz bat ematen. Oso zabalak diren hitzak dira
eta ikuspuntu desberdinetatik begiratu daitezkeenak, beraz, pertsona batetik
bestera alde nabarmenak izango dira hitz hauen inguruan aritzen bagara. Gogoan
dut lehenengo lauhilabetekoan, soziologiako irakasgaian, kultura hitza
definitzeko eskatu zigutenean hasiera batean ez genekiela zer erantzun.
Erantzunak entzuterako orduan konturatu nintzen definizio anitzak zeudela.
Berdin gertatu zen, beste irakasgai batean hezkuntza definitzeko eskatu
zigunean.
Hasteko, hezkuntza, nire ustez, jaiotzen garen
unetik jasotzen hasten garen zerbait da. Horregatik uste dut hiru hitz hauetatik
garrantzitsuena dela. Balorerik gabe jaiotzen gara, beraz, hezkuntza umeari zenbait
balore transmititzeaz arduratzen da. Adibidez, haurra pixkanaka konturatzen da
zer dagoen gaizki eta zer ez. Bestalde, hiru eremutan jaso daiteke hezkuntza: familian
(informala), eskolan (formala) eta ikastolaz kanpoko erakundeetan (ez-formala).
Lehenik jasotzen hasten duguna informala da, hau da, familiaren baitan jasotzen
dena. Nire ustez hurrengo bi terminoak
honako termino honek baldintzatzen ditu.
Kultura gizarte orok duen
berezitasuna da. Kultura bakoitzak bere ideia, ohiturak, baloreak eta abar
ditu, beraz, oso anitza izan daitekeen zerbait da. Segun eta zer gizartetan
jaiotzen garen portaera bat edo beste bat izango dugu.Adibidez, ez da berdina
Afrikan jaiotzea edo estatu batuetan. Hezkuntza gizarte horretako baloreen
araberakoa izango da, hau da, kulturak eragin handia du hezkuntza
transmititzerako orduan. Adibidez, Espainiako haur bati korrokada edukazio
txarrekoa dela erakutsiko diote, Afrikako zenbait herrialdeetako haur bati
berriz, edukazio onekoa dela esango diote.
Bukatzeko ume
guztientzat oinarrizko den zerbait dela gizarteratzea uste dut. Haur guztiak
gizarte bateko partaide izatera pasatzen hasi behar dira jaiotzaren unetik.
Beharrezkoa da, izan ere, jaiotzean ez badute inor inguruan ezingo dira aurrera
atera eta etorkizunean ere gizartearen beharra ere izango dute. Haurrari ez
bazaizkio baloreak eta abar transmititzen ezin izango du gizarte horretako
partaide izatera pasatu, beraz, aurreko bi terminoak oinarri dira termino
honentzat.
Ondorio moduan esan, hiru termino hauek oso
garrantzitsuak iruditzen zaizkidala eta ez nukeela bat ere baztertuko, izan
ere, hirurak elkarlanean egotea oso beharrezkoa da haurra ahalik eta etorkizun
hobea izateko, baita oraina zoriontsua izateko ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario