Ondorengo
lerroetan hezkuntza barruko neutraltasunaz edo beligerantziaz hitz egingo dut.
Hezkuntza formalaren barruan balore asko transmititzen dira egunerokotasunean,
askotan konturatu ere egin gabe, baina hala gertatzen da. Baina kontua zera da,
transmititzen diren balore hauek zer izan behar dute guztiz neutroak hala guk
defenditzen ditugun ideiak irmotasunez mantendu behar ditugu?
Klase batean
hogei haurrekin topatuko gara kasu gehienetan eta haur bakoitza mundu bat dela
hartu behar dugu kontuan. Haur bakoitzak etxean gauza desberdinak ikusiko ditu,
beraz, baloreak eta abar desberdinak izango dira haur batetik bestera. Begi
bistaz ikus ez daitekeen zerbait da, beraz, pertsonalki kontu handiz ibiliko
nintzateke. Zer esan eta zer ez bi aldiz pentsatuta arituko nintzateke. Beraz,
esan dezaket neutraltasunaren alde nagoela.
Alde
batetik, gizarte batean ezin genezake esan denok iritzi bera dugula gai baten
inguruan, iritziak oso anitzak baitira gizarte berdinean bizi arren. Bestalde,
immigrazioa dela eta, geroz eta arruntagoa da herrialde batean kultura
desberdinetako pertsonak aurkitzea. Behin eta berriz errepikatu digute
gizartean gertatzen diren aldaketak hezkuntzan duela eragin zuzena, beraz,
guzti hau ikusita, gelako haurren gelaz kanpoko ingurugiroa oso anitza izango
da.
Guzti hau
kontutan hartuta neutrala izatea izango litzateke egokiena, baina lortzen erreza izan eza arren gure
egitekoa da, baita haurrei ikustaraztea munduko pertsona bakoitzak ikuspuntu
desberdinak dituela. Izan ere, gelan gatazkaren bat egongo balitz ondoko adiskidea
errespetatzen ikastea ere ez litzateke batere gaizki egongo.